Zure erabiltzaile izenarekin beste zerbitzu berritzailea duzu hemendik aurrera: SITES (=GUNEAK).
Nork sortu dezake SITE (=GUNE) bat?
Institutuko edozein partaide: irakasleek, ikasleek, sekretaritzako langileek,... guraso elkarteak, gutako edonork, bere uribekostabhi.com erabiltzaile-izenaren bidez.
Zer da SITE bat?
Web-gune antzeko zerbait, baina abantailekin:
- Ez dugu web-orrien hizkuntza ezagutu behar. Site bat sortzen da dokumentuak editatuz, edonoren esku dagoena.
- Bertan toki bakar batean bildu ahal ditugu gure informazioak, fitxategiak, bideoak, egutegiak, eta abar.
- Pertsona batzuen artean sor daiteke. Batek sortu eta nahi duenari ematen dizkio baimenak aldaketak egiteko.
- Web-orri batean ez bezala, errez mugatu ahal dugu nork ikusiko duen gunea. Hau da, pertsona bakar batena izan daiteke, edo talde batena, gela oso batena, Institutuarena, edo mundu osoarentzat eskuragarria.
- Erabiltzaile bakoitzak 10 giga inguru erabili ahal ditu bere site guztietan.
Site bat baino gehiago sor ditzake erabiltzaile bakoitzak?
Bai, nahi beste, aspertu arte. Beno, 10 gigabyte bete arte.
NONDIK hasiko naiz gunea sortzen?
Hemen duzu zure gunea hasteko abiapuntua:
Eta hemen eredu batzuk, haien artean irakasle baten gunea. Toki berean bideo bat dago, ingelesez, era errez batean zerbitzu berriaren ezaugarriak erakusten duena.
Laguntza edukiko dut gunea sortzeko?
Momentuz ez oso handia. Aintzindaria edo pioneroa izango zara. Neu saiatuko naiz eredu sinple bat jartzen datorren egunotan.
Geroago laguntza handiagoa ematen saiatuko gara, batez ere Institutuan bueltan gaudenean.
Gunea sortu ondoren, zer?
Nahi baduzu, niri abisua eman, jakinaren gainean egoteko eta, komeni bada, publizidadea emateko.
enriqueumaran@uribekostabhi.com
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada